Jardueraren irudia

2024 Igeriketako entrenamendu teknikoa

IGERIKETA

Bada garaia Urte Berrirako asmo onak praktikan jarri eta gauzatzeko.Igeriketako entrenamendu teknikoak gure teknika hobetzen badu, esan gabe doa sasoian jartzen ere laguntzen digula.  

Iaz (2023) gertatu zen bezala, ikastaroen kudeaketa urtez urte egiten da.Aurtengo, 2024 urterako, jakinarazpena duzu irakurtzen ari zaren hau.

DADIgeriketa sailak harremanak ditu ikastaro horiek eskaintzen dituzten klub eta elkarteekin.

Kontaktaturiko klubak honako hauek dira:

SP3 → https://www.polswim.eus

C.D. Kairoscore → http://kairoscore.com/

C.D. Easo → https://easwim.com/index.html

Kontuan izan honako hauek:

  • Normalean, eskolak ordubetekoak izaten dira, astean bi edo hiru saio, eta leku, ordutegi eta maiztasunari dagokienez moldakortasun handiagoa edo txikiagoa izaten dute, aukeratutako klub edo elkartearen arabera.
  • Beti egin daitezke proba-saioak, ikastaroaren metodologiak konbentzitzen gaituen edo ez egiaztatzeko.
  • Igeriketa-saila prest dago honelako entrenamendu teknikoak beste klub batzuekin hitzartzeko, horrela Donostialdeatik kanpo egiten direnak ere kontuan hartzeko.

Interesatzen bazaizu, jar zaitez harremanetan saileko arduradunarekin, eta berak emango dizkizu argibide gehiago baldintzei buruz.Ea, igeri egitera!!!

 

Juanmari Castro:juanmari@castrocid.com 656- 41.61.71

Izena emateko edo edozein kontsulta egiteko jar zaitezke harremanetan

 

2024ko otsailaren 8an argitaratua

OHARRA:Jarduera honetan parte hartzen duten bazkideek DADKUTXABANKen dirulaguntza jasoko dute, betiere araudian ezarritako baldintzak betetzen badituzte.Hauek dira nagusiki: webgunean alta ematea eta, gainera, urtarrilaren 1ean enpresan jardunean ez dauden elkartekideek eta onuradunek elkartearen urteko kuota eguneratuta izatea. Egiaztatu datu horiek jardueran parte hartu aurretik.

Gogoratu bazkidearen datuen edozein aldaketa (erretiroa, helbide elektronikoa …) webgunean aldatu beharko dela.  Elkartearen barne-araudia webgunean kontsulta daiteke, Kudeaketa atalean; horretarako, saioa hasi behar da.