
ATLETISMOA: Bilboko Ponle Freno Lasterketa 2026/09/20
ATLETISMOADatorren 2026ko iralilaren 20an , Bilbok Ponle Freno Bilbao Lasterketaren edizio berri bat hartuko du. Kirola eta gizarte-konpromisoa uztartzen dituen ekimen solidario honek trafiko-istripuen aurkako borrokan laguntzea du helburu.
Ekitaldiak parte-hartzaile mota guztietara egokitutako modalitate desberdinak eskaintzen ditu (5K eta 10K), maila guztietako korrikalariek ekimen honetan parte hartu ahal izan dezaten.
DAD Kutxabank-etik ekimen solidario honetan parte hartzera animatu nahi zaituztegu, Bilbon kirolaz gozatzera eta bide-segurtasuna hobetzen eta gizarte-kausak babesten laguntzen duen proiektu baten parte izatera.
Edozein kontsulta edo izen-ematerako, jar zaitezte harremanetan:
Jon Zubia