
TAILERRA: GOZATZEKO ETA IKASTEKO SUKALDARITZA 2026/03/31
SUKALDARITZAAingeru Etxebarria sukaldaritza-eskola
EURO-TOQUES SUKALDARITZA-ELKARTEOSPETSUKO KIDEA DA AINGERU
Santurtziko eta Artxandako Sukaldaritza Eskoletan prestatua, baita KarlosArgiñanoren Akademian ere.Jatetxe ugariren zuzendaritzan izandako esperientziari esker, erreferentziazko profesionala da bere sektorean, eta sariak eta aitortzak jaso ditu, bai tokian-tokian, bai Euskadin, bai Espainiako estatuan.
Aingeru bere lanbideaz harro dagoen sukaldaria da, sukaldaritzaren bidez lanbidearekiko sentitzen duen errespetua adierazi nahi du eta bere pasioa transmititu gura du munduko hiri guztietan zehar irakatsiz.
Bere ponentzia, master class eta ikastaro praktikoetan lortutako arrakastari esker, munduko hiririk esanguratsuenetan (Mexiko, Txina, Espainia, Italia, Frantzia, Japonia, Bolivia...) zehar bere zerbitzuak eskaintzen ari da.
Bilbon dagoen bere Sukaldaritza Eskolatik esperientzia paregabea eta bizipen partekatua bilatzen duten enpresa ugari igaro dira, sukaldaritzaz bere alderdi guztietan gozatzearekin eta oroitzapen ahaztezinak eroatearekin batera.
Protagonista izan da hainbat sukaldaritza-tertuliatan, irratian zein telebistan.
Ikastaroak 8 sukaldaritza-klase ditu.
Ordutegia:19:30etik 21:30era Kostua:300 euro pertsonako.
Lekua: Aingeru Etxebarria sukaldaritza-eskola
Mazarredo Zumarkalea, 10 (Abando)
48001-Bilbo
https://www.aingeruetxebarria.com/
Gehienezko jende-kopurua:12 pertsona.
Pertsona gehiagok izena emanez gero, taldeak egingo dira eta taldeka egiterik ez badago, zozketa egingo da.
Harremanetarako pertsona eta antolatzailea:
Santiago Vicente Martinez