
ERRIGORRA kanpaina
EUSKERA
Nafarroako elikagaiak eskuratzeko ERRIGORA kanpaina otsailaren 26 – martxoak 18 artean egiten ari da da.
ERRIGORA, auzolanean oinarritzen den ekimen herritarra da, elikadura burujabetzan urratsak ematen laguntzen digu, eta Nafarroan euskara ofiziala ez den eremuari begira lan egiten du.
Horretarako, Nafarroaren erdialde eta hegoaldeko (Erribera) elikagai propioak Euskal Herrian barrena zabaltzen ditu, euskaratik, euskararako eta euskaraz.
Urtero bi kanpaina egiten ditu ERRIGORAk, gabonetakoa (elkartasun saskia) eta oraingoa, Eskutik Eskura izenekoa, urtetik urtera eskaintza zabalagoa duena, kontserbak, pasta, arroza, olioa, lekaleak eta ardoa bezalako elikagaiekin.
Eskaera egiteko:
. Epea: Martxoaren 18ko asteazkena izango da eskaerak egiteko azken eguna.
. Herri /eskualde ugaritan, euskaltzaleen topagune, elkarte, euskaltegi eta ikastola /ikastetxe bidez bideratzen dira eskaerak. Ikus webguneko ‘Banaketa guneak’ atalean, gertuen / erosoen duzuna aukeratu ahal izateko.
. ERRIGORAren webgunearen bidez ere egin daiteke.
. Banaketa lekua: Herriz herri egiten denez, ikus webguneko ‘Banaketa guneak' atala, gertuen / erosoen duzuna aukeratu ahal izateko.
. Banaketa epea: apirilaren azken astean eta maiatzaren lehen hamabostaldian izango da eta, salbuespenak salbuespen, produktu guztiak aldi berean jasoko dituzu.
Klikatu hemen promozio bideoa ikusteko.
Nafar hegoaldeko uzta
ESKUTIK ESKURA