Jardueraren irudia

ATLETISMOA: Bilboko 10K Nazioarteko Bigarren Edizioa 2026/03/7

ATLETISMOA

2026ko martxoaren 7anBilboko 10K Nazioarteko Bigarren Edizioa ospatuko da,, irteera eta helmuga berria Arenal parkean eta Posta kalearen artean izango direlarik, Bilboko erdigunean bertan. Zirkuitua, RFEAk homologatua, oraindik ere azkarragoa izan dadin hobetu da: zabalera handiagoko kaleak eta hiriko puntu esanguratsuenak zeharkatzen dituen ibilbide bizkorra izango dira protagonistak.

Lasterketa nagusiaren aurretik, 18 urtetik beherakoentzako probak egingo dira, eskola-kirola sustatuz eta arratsalde osoan giro aparta sortuz.

Informazio guztia eta izen-emateak eskuragarri daude webgune ofizialean: https://www.10kbilbao.com/

DAD-Kutxabank-etik gonbidatzen zaituztegu kirol festa honetaz gozatzera, Bilboko kaleetan korrika egitera eta esperientzia ahaztezina bizitzera.

 

Edozein zalantza edo informazio gehiagorako, harremanetan jar zaitezte:

Jon Zubia

jzubiaar@kutxabank.es