Jardueraren irudia

Gizonezkoen Areto Futboleko ACRECA Txapelketaren XXVIII kronika

FUTBOL ARETOA

DAD kutxabank taldeen arrakasta ACRECA futbol txapelketan

 

Gipuzkoako eta Bizkaiko DAD Kutxabank taldeek urriaren 8tik 11ra Salamancan ospatutako ACRECA areto futboleko txapelketan lehen eta bosgarren postuak lortu dituzte.

 

Gipuzkoako taldeak txapela lortu du Apreca de Canarias 9-1, Caja Granada 8-4 eta finalean  Caixa Catalunya 8-1 irabazi ostean.

 

Bere aldetik, Bizkaiko taldeak bosgarren postua lortu du CECAren aurkako penaltietan lehen partida galdu ostean (2-2) eta Asturiasen aurka 2-0 eta Sa Nostraren aurka 2-1 irabazi ostean.

 

Horrez gain, gol gutxien sartu duen taldeari eta kirolzaletasunaren saria irabazi dute bizkaitarrek.

 

Pablo Echeberria (Gipuzkoa) txapelketako jokalari onena izendatu dute eta goleatzaile onenaren saria lortu du.

 

2026an Madrilen emaitza on hauek errepikatzeko garaia izango da

 

DADKutxabank Bizkaia taldea