
Mendi-ibilien irteera: Azuelo – Kodes mendilerroa 2025/04/26
MENDI-IBILIAKKodesko santutegitik izen bereko mendilerroak igaroko ditugu, Nafarroako hego-ekialdean, Alabarekin muga eginez, Loar, Puntarredonda eta Portillo de Nazar mendietara igoz. Ibilbidean zehar, Los Penitentesen bista ikusgarriak izango ditugu, kareharrizko orratz izugarri bertikalak.
Eguna : 2025eko Apirilaren 26a
Izena emateko epea: 2025eko apirilaren 14tik 24ra
Prezioa: 50-55 euro
Izena emateko edo edozein kontsulta egiteko jar zaitezke harremanetan:
Bernardo Martín
630420168
