Jardueraren irudia

ESQUI eta SNOW 2025 ANDORRA GRANDVALIRA

ESKI

DAD Kutxabankek aurten beste proposamen bat dakar: Andorra Grandvalirara joatea. Eskiko 4 egun izango dira (2025eko martxoaren 8tik 11ra) Pirinioetako herrialdearen erdigunetik (ostatua Encampen egingo dugu, eta handik estaziora sartu ahal izango gara Funicamp delakoaren bidez).

Aurten agentziak oso epe motzak ematen ari zaizkigu izen-emateak egiteko eta erreserbak blokeatzeko ordainketa aurreratuak eskatzen dizkigute, beraz, bai izen-ematea eta bai ordainketa oso azkar egin beharko dugu. Zure plaza erreserbatu dezakezu hurrengo formularioa betez.

Envenia Oros 3* hotelak banako gelak, bikoitzak, hirukoitzak eta laukoitzak eskaintzen ditu (hirukoitzek eta laukoitzek gehienez 2 heldu onartzen dituzte gela bakoitzeko). Erreserben kudeaketa sinplifikatzeko, inskripzio bat logela baterako bakarrik egiten da, eta beste eskaera batzuk egin behar dira logela gehiagotarako.

Beherago tarifak eta baldintzak ikus ditzakezu.

Gogoratu, lekualdaketak, bakoitzaren kontura egiten direla.

Eskabideak erregistratzeko bide bakarra adierazitako inprimakiak dira. Erreserbak iristeko hurrenkera zorrotzaren arabera esleituko dira. Adierazitako epean ordaindu gabeko erreserbek eskubide eta balio guztiak galduko dituzte.

ESKAERAK ONARTZEKO AZKEN EGUNA 2024/11/27 !!

Zalantzak helbidera bidal ditzakezue:

dadkutxaesqui@gmail.com

KOSTUA pertsonako, 4 eguneko ostatua (*), pentsio erdia (gosaria eta afaria) eta forfait (**) barne, 4 egunekoa Grandvaliran.

  • Heldua gelan Banaka: 479,22 €

 

  • Heldua gela bikoitzean: 407,65 €
  • Juniorrak gela bikoitzean (12-17 urte): 383,95 €
  • Haurra gela bikoitzean (6-11 urte): 351,15 €

 

  • Heldua gela hirukoitzean: 384,78 €
  • Juniorrak gela hirukoitzean (12-17 urte): 361,08 €
  • Haurra gela hirukoitzean (6-11 urte): 328,28 €

 

  • Heldua gela laukoitzean: 384,78 €
  • Haurra gela laukoitzean (6-11 urte): 328,28 €

​​​​​​​

Turismo-tasa ez dago sartuta. Zuzeneko ordainketa ostatuan: 2,09 €pertsonako eta gaueko.

(**) Eski-asegurua barne hartu gabe. Aukerakoa, 6,40 euroko gehigarriarekin, eguneko eta pertsonako.

BALIOGABETZE-GASTUAK: Baliogabetutako erreserbek honako deuseztatze-gastu hauek izango dituzte:

● Zenbatekoaren % 40, inskripzioa egiten den unetik 2025/02/05era bitartean ezeztatzen bada.

● Zenbatekoaren % 70, deuseztapena 2025/02/06 eta 2025/02/20 artean gertatzen bada.

● Zenbatekoaren % 100, deuseztapena 2025/02/07tik 2025/03/07ra bitartean gertatzen bada edo aurkezten ez bada.