Jardueraren irudia

Igeriketa Saila: 2025. urterako jarduerak

IGERIKETA

Hauek dira igeriketarekin lotuta 2025. urterako aurreikusitako jarduerak. Hastapenetako erronkak azpimarratu dira, eta, beraz, erronka irisgarriak dira:

 

* 2025eko igeriketako entrenamendu teknikoa (urte osoan zehar)

Klasiko bat. 2024. urtean 25 pertsonak parte hartu dute, eta zifra hori urtez urte handituz doa.

* “Sprint” zeharkaldiak ur irekietan (ekaina - uztaila)

DAD-KUTXABANKek antolatuak. “Sprint” esaten zaie laburrak direlako eta ez duelako axola egiteko hartzen den denborak:

 “La Clara” 900m.Ondarretako hondartzatik uhartera eta buelta.

 “Kortxerak” 1720m. Joan-etorria Kontxako hondartzako kortxo-ilaratik.

* Zeharkaldiak ur irekietan (uztaila-iraila)

Getaria-Zarautz eta Kontxako Badia zeharkaldiei ekingo diegu berriz.

* Gaueko zeharkaldiak (abuztua - iraila)

DAD-KUTXABANKek antolatuak.Ilargi beteen argitasunaz baliatuz, Ondarretatik Santa Klara uhartera joan-etorria egingo dugu: datak abuztuan Gaizkata ilargi betea eta irailean Uztarena izango dira.

* Beste zeharkaldi eta erronka batzuk

Igeriketa sailean irekita gaude beste leku edo ingurune batzuetan (igerilekuetan, adibidez) egiten diren zeharkaldietan parte-hartzea antolatu edo kudeatzeko.Ez izan zalantzarik zuen proposamenak aurkezteko.

 

Aldez aurretik eta xehetasunez jakinaraziko dira programatutako jarduera guztiak.

 

Izena emateko edo edozein kontsulta egiteko jar zaitezke harremanetan:

Juanmari Castro Sánchez

DAD-KUTXABANKeko Igeriketa Ataleko arduraduna

juanmari@9a3.com