
ERREGE MAGOAK - 2025 / 01 / 05
ERREGEAK/OLENTZEROBeste behin ere ERREGE MAGOAK ilusio handiarekin datoz: urtarrilaren 5ean, IGANDEA, DAD-Kutxa eta DAD-Kutxabankeko bazkideen seme-alabek eta bilobek eskutitzak eman ahal izango dizkiete Ekialdeko Errege Magoei aurrez aurre… Eta hau GARRANTZITSUA da: aurten berriro ere TABAKALERAko PLAZA aretoan izango da.
Errege Magoek geldialdia egingo dute etxeko txikiek beren gutunak zuzenean emateko Meltxor, Gaspar eta Baltasarri… GOIZEZ.
Aretoaren EDUKIERA OSO TXIKIA DA (aurreko urteetakoen ia erdia).
“MAGIAN SINESTEN DUTEN” haurrak bakarrik joatea eskatzen dizuegu.
Heldu bakarra joan daiteke familia-unitate bakoitzetik.
Uler ezazue zergatik garen gai honetan hain zorrotzak: gure umetxo gehienak joan ahal izatea nahi dugu, 10 urtetik beherakoei lehentasuna emanez.
EGITARAUA
10:30: Guraso eta seme-alabei harrera.
11:00: Ongietorria bertaratutako guztiei.
11:15: Aurten oso despistatua den AZTI edo mago baten ikuskizunaz gozatuko dute gure umetxoek.
12:00: Aurkezleek Errege Magoei emango diete bide, eta beraiek jasoko dituzte gure seme-alaben eskaerak.
13:30: Azken agurra, oso berezia, Errege Magoentzat.
OSO GARRANTZITSUA: Berriro diogu, baimendutako edukiera dela eta, familia-unitate bakoitzeko heldu bat BAKARRIK sartu ahal izango da. Horrela, haur gehiago bertaratu ahal izatea bermatzen dugu.
ERRESERBA INSKRIPZIO-HURRENKERAREN ARABERA EGINGO DA. Edukiera osatu ondoren, formulariorako esteka kenduko dugu eta ezingo da izen-emate gehiagorik egin.
