Jardueraren irudia

Sukaldaritza ikastaroa Cooking Party Zaragoza 2024/12/13

SUKALDARITZA

DAD-Kutxabank-etik sukaldaritza-ikastaro bat egiteko aukera eskaini nahi dizuegu

Lekua: La Zarola      Zaragozan      www.lazarola.com

Eguna: abenduaren 13a, 14:30

Tailerra: Cooking party. Jarduera honetan, taldeka banatuta, talde bakoitzak jaki batzuk prestatuko ditu, eta gero denon artean dastatuko dituzue jaki horiek. Jarduera ezin hobea da denon artean elkarrekintzan jarduteko eta, aldi berean, ondo pasatzeko. Jakina, denbora guztian chef profesional bat izango da zuekin dena primeran ateratzen laguntzeko.

Postreetan, orri bat banatuko dizuegu, egin dituzuen errezetak denon artean bozkatzeko 3, 2 edo puntu 1 emanez. Puntu gehien lortzen dituen errezetaren egilea izango da talde irabazlea, eta ‘chef’ oparitxo bat emango diogu berari.

2,5 orduko iraupena du jarduerak.

Prezioa: 49 € pertsonako (gutxienez 12 pertsona eta gehienez 35)

Prezioaren barruan sartzen dira: lekuaren erabilera esklusiboa, party cooking, janaria eta edaria (ardo zuria eta beltza, garagardoak, freskagarriak eta ura) jardueran zehar.

Izena emateko azken eguna: abenduak 10

Izena emateko edo edozein kontsulta egiteko jar zaitezke harremanetan:

Laura Garcia

lagarcia@kutxabank.es

Telefonoa: 976-453033