Jardueraren irudia

Errigora Gabonetako Kanpaina

EUSKERA

ERRIGORA ekimenak bere gabonetako kanpaina abiatu berri du, aurten, 11. urtez.

 

ERRIGORA, auzolanean oinarritzen den ekimen herritarra da, eta Nafarroan euskara ofiziala ez den zonaldeari begira lan egiten du.

Horretarako, Nafarroa eremu horretako (erdialde eta hegoaldeko) elikagai propioak Euskal Herrian barrena zabaltzen ditu, euskaratik, euskararako eta euskaraz.

Urtero bi kanpaina egiten ditu ERRIGORAk, gabonetakoa (saskia) eta udaberrikoa (kontserbak eta olioa bezalako produktuak).

Gabonetako kanpaina bereiztasun bat du gainera, dirubilketaren laurdena, Nafarroa hegoalde eta erdialdeko euskalgintzara bideratzen baita.

 

ERRIGORAren gabonetako aurtengo kanpainan, balio desberdineko hiru saski  izango dira aukeran, hurrengo produktuekin osatua:

 

Saski BELTZA (55€)

Saski BERDEA (65€)

Saski GORRIA (75€)

 

EDUKIA:

 

Piperrak · Zainzuriak · Orburuak · Kardua · Potxak · Borraja · Tomatea · Teilak · Mahats zukua · Ardo beltza · Ilarrak · Patxaran mantekatuak

 

 

EDUKIA:

 

Piperrak · Zainzuriak · Orburuak · Txitxirioak · Pasta · Dilista lehorrak · Ardo-ozpina · Tomate frijitua ·  Sagar zukua · Konbutxa tea · Txokopipitak · Teila eko · Haritz ardo beltza

 

EDUKIA:

 

Ardo apartsua Rosé  · Ardo beltza kriantza  · Ardo txuria · Patxarana · Mantekadak · Polboroiak · Txokolatezko molineritoak · Zainzuariak · Turroia · Piperrak · Ardi-gazta

 

 

Eskaera egiteko:

. Epea: Azaroaren 14ko osteguna izango da eskaerak egiteko azken eguna.

. Eskaera bideak:

- Herri /eskualde ugaritan, euskaltzaleen topagune, elkarte, euskaltegi, ikastola edota ikastetxe bidez bideratzen dira eskaerak.

- ERRIGORAren webgunearen bidez ere egin daiteke eskaera.

. Banaketa: Herriz herri egiten denez, ikus webgunean bertan banaketa guneak, gertuen / erosoen duzuna aukeratu ahal izateko.