Imagen de la actividad

ADEGI enpresen lasterketaren XVI. edizioa Donostian 2025/05/18

ATLETISMOA

Maiatzaren 18an, igandea, 10:00etan, Donostiako enpresen lasterketaren XVI. edizioa ospatuko da, Adegik antolatuta.

Lau kidez osatutako enpresa-taldeek (gizonezkoenak, emakumezkoenak edo mistoak) hartuko dute parte, eta lasterketaren 8,5 kilometroak elkarrekin korritu beharko dituzte. Ibilbidea guztiz laua eta edozein mailatako korrikalarientzat eskuragarria da.

Zuen taldea osa dezakezue, edo banaka izena eman. Gu arduratuko ginateke, ahal den neurrian, talde osoa erritmoen edo kidetasunen arabera osatzeaz. Ahalik eta lankide gehienek parte hartzea da gure asmoa, eta, beraz, interesa izan dezaketelakoan zaudeten guztiei luzatu ahal diezue gonbidapena. Iaz sei taldek hartu genuen parte. Aurten, gainditzen saiatuko gara.

Kontuan izan taldeek osorik egon behar dutela irteteko unean, eta, beraz, mesedez, arduratsu jokatu hartutako konpromisoarekin, azken unean taldekideak "zintzilik" ez uzteko.

Aurten, gainera, lasterketaren ondoren bazkari bat antolatuko dugu izena eman nahi duen ororentzat.

Interesa duzuenok bidali mezu bat ivillarreal@kutxabank.es helbidera zuen datuekin: NANa, izen-abizenak, jaiotze-data eta bazkarira joango zareten ala ez.

Jasotzeko azken eguna apirilaren 30a izango da.

 

Edozein kontsulta egiteko jar zaitezke harremanetan:

Izaskun Villarreal Alvarez

ivillareal@kutxabank.es