
ESKIA ETA SNOW DAD-KUTXABANK - GRANDVALIRA (ANDORRA) 2025eko MARTXOA
ESKIMartxoaren 7tik 11ra bitartean, Valladolid, Leon, Madril, Segovia, Bizkaia eta Gipuzkoatik joandako 28 elkartekide, senide eta lagun hartu zituen Andorrak.Eta han elurra, elurra eta elur gehiago aurkitu genuen Grandvalirako pistetan.
Encamp udalerrian hartu genuen ostatu (Andorra la Vella hiriburutik hurbil), eta handik doako autobus bat hartzen genuen, hiru minutu baino gutxiagoan Funicamp-aren ondoan uzten gintuen, eta telekabina 1.333 metrotik 2.502 metrora igotzen zen estazioaren bihotzera.Han elur-oholak jartzen genituen edozein sektoretara (Canillo, El Tarter, Soldeu, Grau Roig eta Pas de la Casa) joateko, metatutako elur-kopuruak guztietan ematen baitzuen gozatzeko aukera.
Maila guztietarako egokiak diren pistak aurkitu genituen, eta era askotako elurra, baita egun berean ere, altitudearen eta prezipitazioen arabera.Bakoitzak bere gogokoena aukeratzen zuen, baina hoteleko afalorduan, jardunaldi-osteko solasaldietan, gehien errepikatzen zirenak Solanella XL, Gall de Bosc, Esquirol, Camí de Pessons, Montmalus eta Àliga miresgarria ziren, azken hori 2024ko munduko kopan proba baten egoitza izandakoa.
Esan dezakegu estazioa gu bereganatzen eta liluratzean joan zela egunak pasa eta deskubritzen joan ahala.
Eguraldia ez zen guztiz ona izan; egia esateko, hodeiak oso hurbil izan genituen une batzuetan, eta horrek ikusgaitasuna zailtzen zuen kota garaietan, baina beherantz jaitsi eta eguzkia agertu ahala, ikuspegiak eta gozamena ezin hobeak ziren.Eta kalitateari dagokionez, elur-hauts edo elur xehea zegoen ibili ginen kilometro gehienetan.Pfffff….
Gainera, Andorran egonik, astia izan genuen hango kaleetan barrena ibiltzeko, dendak bisitatzeko, erosketak egiteko eta Caldeako bainuetxe ospetsuan erlaxatzeko.
Oraindik ez dakigu nora joango garen datorren denboraldian, baina espero dugu aurtengo parte-hartzaileok errepikatu ahal izatea eta, gainera, animatzen diren beste batzuekin ere elkartzea.Zain gaituzue!





