
Igeriketa-zeharkaldien denboraldia 2025
IGERIKETA53. Igeriketa-zeharkaldia: Getaria-Zarautz eta Zarautz-Mollarri-Zarautz
2025eko uztailaren 26-27an Getaria-Zarautzen (Gipuzkoa)
Zarautz Balea Igeriketa klubak antolatutakoa da.Kantauri itsasoko zeharkaldietako erregina da, bere dei-edo erakartze-efektuagatik.Ideia bat egiteko, esan behar da 2.850 metroetan gehienez 3.300 igerilarik parte har dezaketela.
Izena emateko epea zabalik dago.Zeharkaldiari buruzko argibide gehiago bere webgunean. Izen-ematea hemen egiten da.Azkar ibili, erotzekoa izaten denez inskripzioak azkar agortzen dira eta!
Proba hau igerilarien urteroko topaketa egiteko eta geure batailatxoak kontatuz mahai inguruan esertzeko aitzakia gisa erabili ohi da.Plangintza behar da antolatzeko, eta, beraz, azkar izena ematea eskatzen da, eta hori DAD-KUTXABANKeko igeriketa-saileko arduradunari bidaltzea.
Urtero bezala, lasterketaren aurretik elkarretaratzea (KDD) deituko da, zeharkaldia simulatuko duen piraguaren laguntzarekin.Horrela, lehen aldiz parte hartzen duten igerilariek probak zer eskatzen duen jakin ahal izango dute, eta gainerakoentzat aitzakia ederra izan daiteke ingurune zoragarri batean elkarrekin igeri egiteko.
Horren eta etorkizuneko zeharkaldien berri izan nahi baduzu edota horietakoren bat zeuk egin nahi baduzu, jar zaitez harremanetan DAD-KUTXABANKeko igeriketa-saileko arduradunarekin.
Izena emateko eta beste edozein zalantza argitzeko, jar zaitezte harremanetan honako hauekin:
Juanmari Castro Sánchez
DAD-KUTXABANKeko Igeriketa Ataleko arduraduna