
Igeriketako entrenamendu teknikoa (2025)
IGERIKETAIrailean eta urte-hasieran, igeriketako ikastaro teknikoetan izena ematera animatzen zaituztegu. Zentro guztiak irailean hasten dira, eta posible da urte-hasieran teknika-eskoletan berriz hastea, gero potentzia-eskolak eta, azkenean, erresistentzia-eskolak izaten direlarik.Igeriketan hasteko edo berriz ekiteko modu ona da.
Iaz (2024) gertatu zen bezala, DAD-KUTXABANKek urteka kudeatzen ditu ikastaroak.Beraz, orain 2025. urterako jakinarazpena ari zara irakurtzen.
DAD-KUTXABANK Igeriketa sailak harremanak ditu ikastaro horiek eskaintzen dituzten klub eta elkarteekin.
Kontaktaturiko klubak honako hauek dira:
SP3 → https://www.polswim.eus
C.D. Kairoscore → http://kairoscore.com/
C.D. Easo → https://easwim.com/index.html
Kontuan izan honako hauek:
- Normalean, saioak ordubetekoak izaten dira, astean bi edo hiru saio, eta leku, ordutegi eta maiztasunari dagokienez moldakortasun handiagoa edo txikiagoa izaten dute, aukeratutako klub edo elkartearen arabera.
- Beti egin daitezke proba-saioak, ikastaroaren metodologiak konbentzitzen ote gaituen egiaztatzeko.
- Igeriketa-saila prest dago honelako entrenamendu teknikoak beste klub batzuekin hitzartzeko, horrela Donostialdeatik kanpo egiten direnak ere kontuan hartzeko, adibidez Gasteizen eta Bilbon.
Interesatzen bazaizu, jar zaitez harremanetan saileko arduradunarekin, eta berak emango dizkizu argibide gehiago baldintzei buruz.Ea, igeri egitera!!!
Izena emateko edo edozein kontsulta egiteko jar zaitezke harremanetan:
Juanmari Castro Sánchez
DAD-KUTXABANKeko Igeriketa Ataleko arduraduna
