Imagen de la actividad

Errigora gabonetako kanpaina

EUSKERA

ERRIGORA ekimenak bere gabonetako kanpaina abiatu berri du, eta bere 10. urtemuga beteta, Euskal Herrian barrena ezagun egiten ari da.

ERRIGORA, auzolanean oinarritzen den ekimen herritarra da, eta Nafarroan euskara ofiziala ez den zonaldeari begira lan egiten du.

Horretarako, Nafarroa eremu horretako (erdialde eta hegoaldeko) elikagai propioak Euskal Herrian barrena zabaltzen ditu,  euskaratik, euskararako eta euskaraz.

Urtero bi kanpaina egiten ditu ERRIGORAk, gabonetakoa (saskia) eta udaberrikoa (kontserbak eta olioa bezalako produktuak).

Gabonetako kanpaina bereiztasun bat du gainera, dirubilketaren laurdena,  Nafarroa hegoalde eta erdialdeko euskalgintzara bideratzen baita.

ERRIGORAren gabonetako aurtengo kanpainan, 50€ balio duen saski bakarra izango da aukeran, hurrengo produktuekin osatua:

Bost osagai komun

Lau osagai ausazko (=aleatorio)

- ZAINZURIAK (bietatik bat)

. Zainzuri ekologikoak (370g) - La Churta

. Zainzuriak (500g) - Iturri

 

- PIKILO PIPERRAK (bietatik bat)

Pikilo piper ekologikoak (250g) - Iturri

Pikilo piperrak (500g) - El Agricultor / El Escolar

 

- ORBURUAK (bietatik bat)

Orburu ekologikoak (450ml)- Ebron

Orburuak (450ml)- Ebron

 

- GOZOAK (hiruetatik bat)

Patxaran mantekatuak (180g) - Urrutia

Polboroiak (250g) - Molinero

Teilak (90g) - Monasterio de Cascante

 

- ALKOHOLDUN BOTILA BAT (bietatik bat)

Ardo beltza (750ml) - Aristu / Azpea / Mendiko / Lezaun

Patxarana (500ml) – Azanza

 

 

. Olio ekologikoa (250ml) - Castillo de Ablitas / La Casa del Aceite

. Olioa (250ml) - Bardea / Biosasun

. Kardoa (720ml) - Ebron

. Babarrun beltzak (720ml) - Iturri

. Txitxirio ekologikoak (720ml) - La Churta

. Potxa zuri eta berdeak (720ml) - El Escolar

. Pasta (400g) - Martinelli

. Arroz integrala (1kg) - El Alcaravan

. Txitxirio ekologiko zikuak (500g) - Hazialdeko

. Ozpin ekologikoa (500ml) - Lezaun

. Mahats zuku ekologikoa (750ml) - Ekolo

. Sagar zuku ekologikoa (720ml) - Ekolo

. Sagar konpota ekologikoa (370ml) - Ekolo

. Melokotoia (720ml) - Gobeiaberri

. Ardi gazta ekologikoa (250g) - Axuribeltz

Eskaera egiteko:

  • Epea: Azaroaren 9ko osteguna izango da eskaerak egiteko azken eguna.
  • Herri /eskualde ugaritan, euskaltzaleen topagune, elkarte, euskaltegi, ikastola edota ikastetxe bidez bideratzen dira eskaerak. Ikus webguneko banaketa guneak, gertuen / erosoen duzuna aukeratu ahal izateko.
  • ERRIGORAren webgunearen bidez ere egin daiteke.
  • Banaketa: Herriz herri egiten denez, ikus webguneko banaketa guneak, gertuen / erosoen duzuna aukeratu ahal izateko.